Itxi

Zinema

Heriotza

Jose Luis Cuerda espainiar zinemagilea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Zuzendari, ekoizle eta gidoigilea Madrilgo bere etxean zendu da, 72 urte zituela.

  • José Luis Cuerda

    Jose Luis Cuerda, Donostiako 2018ko Zinemaldian. Argazkia: Efe.

Jose Luis Cuerda zinema-zuzendari, ekoizle eta gidoigile espainiarra zendu da, Madrilgo bere etxean, 72 urte zituela, bere senideek iragarri dutenez.  

Amanece que no es poco Espainiako zinemaren historiara pasatu den kultuzko filmaren zuzendariak 2018an estreinatu zuen haren jarraipena, Tiempo después, bere azken filma izan dena.  

Amanece que no es poco surrealistaz gain, Cuerdak La lengua de las mariposas, Manuel Rivasen kontakizun batean oinarritutako pelikula, Los girasoles ciegos eta El bosque animado, Goya bat eman zion lana, ere zuzendu zituen.

Ekoizle gisa, Alejandro Amenabar zuzendariari lagundu zion Tesis, Abre los ojos eta Los otros filmetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura