Itxi

Zinema

Heriotza

Lucia Bosé italiar aktorea hil da

eitb.eus

Bosek Miss Italia lehiaketa irabazi zuen 1947, eta Luis Buñuel, Jean Cocteau, Marguerite Duras eta Federico Fellini zuzendariekin lan egin zuen, besteak beste.

  • Lucia Bosé

    87 urte zituela hil da Lucia Bosé. Argazkia: Efe.

Lucia Bosé italiar aktorea gaur hil da, 87 urte zituela, Miguel Bose espainiar abeslariak, haren semeak, baieztatu duenez.

Haren memorietan kontatu zuenez, 16 urte zituela aurkitu zuen, gozo denda batean lanean ari zela, Luchino Visconti zinemagileak, eta 1950ean egin zuen debuta protagonista gisa, Non c'è pace tra gli ulivi (1950) Giuseppe de Santisen film luzean.

Geroago, zuzendari handi askoren aginduetara jardun zen kameraren aurrean: Michelangelo Antonioni, Luciano Emmer, Juan Antonio Bardem, Luis Buñuel, Federico Fellini, Marguerite Duras, Nelo Risi…

1955eko martxoaren 1ean, Luis Miguel Dominguin espainiar toreatzailearekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba eduki zituzten elkarrekin, dibortziatu aurretik, tartean Miguel Bosé espainiar kantaria.

Aktorea pantailetatik urruntzen joan zen laurogeiko hamarkadan, eta pinturan eta bere arlo espiritualean jarri zuen arreta. Aingeruei eskainitako museo bat ireki zuen, eta Brieva Segoviako herri txikira joan zen bizitzera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura