Itxi

Zinema

Basque Audiovisual

Hamabi euskal enpresa izan dira aurten Canneseko MIPCOM azokan

Erredakzioa

Ikus-entzunezko nazioarteko azoka da MIPCOM, sektoreko garrantzitsuenetako bat. EiTB bertan izan da.

Eikenek eta Etxepare Institutuak bultzatutako Basque Audiovisual ekimenaren eskutik, 12 euskal enpresa izan dira aurten urriaren 3tik 6ra bitartean Cannesen egin duten MIPCOM azokan. 3 Koma, Baleuko, EiTB, Expressive, Idem, IntecTVT, K 2000, Mediabask, Pausoka, Silverspace, Sonora eta Vilau dira bertan egon diren euskal konpainiak.

Aurtengo edizioan, gainera, profesionalen arteko topaketen egitaraua abiarazi dute, eta, ekimen honen bitartez, Basque Audiovisualen standean hainbat bilera egin dituzte nazioarteko erosle, banatzaile eta ekoizleekin: Frantzia, Australia, Ingalaterra, Kanada, AEB, Herbehereak, Danimarka, Singapur, Malaysia, Katar, Turkia eta Gales herrialdeetako ordezkariekin egin dira bilerok.

Horren ondorioz, hainbat akordio sinatu dira, tartean Durangon egoitza duen Baleuko enpresak eta Malaysiako Cartoon 4Kids enpresak sinatutakoa.
Asteazken honetan, Carlton Hotelean aurkeztu da akordioa, eta Malaysiako Gobernuaren Kultura, Komunikazio eta Informazio Ministerioaren idazkari
nagusia egon da bertan.