Itxi

Zinema

Bilbon eta Donostian

Euskadiko Filmategiak ziklo bat eskainiko dio Eric Rohmerri

eitb.eus

"Nouvelle vague" mugimenduaren figura garrantzitsuaren lanak Donostian eta Bilbon ikusi ahalko dira, Donibane Lohizunen abiatuko den ziklo baten barruan.  

  • Éric Rohmer

    Rohmerren hamaika pelikula izangoa dira ikusgai

Euskadiko Filmategiak Eric Rohmerren hamaika film proiektatuko ditu 2020ko urritik abendura, Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Gaur, urriaren 1ean, Donibane Lohizuneko Cinema Le Select aretoan antolatutako emanaldi berezi batekin abiatuko da zikloa.

Eric Rohmer (1920-2010) literatura irakaslea, zinema kritikaria, Cahiers du Cinema aldizkariko zuzendaria (1957-1963) eta zinemagilea izan zen. Euskadiko Filmategiak azaldu duenez, nouvelle vague mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, bai eta Godard, Rivette, Chabrol eta Truffauten gidari espirituala ere. 

Hasteko, Izpi berdea / Le rayon vert (Eric Rohmer, 1984) proiektatuko dute, gaur, ostegunarekin, Donibane Lohizunen, urriaren 2an Donostian eta urriaren 3an Bilbon. Hiru saioak Marie Riviere aktoreak aurkeztuko ditu. 

Bestalde, Mariasun Landa idazleak urriaren 8an aurkeztuko du, Donostian, Nire  gaua  Mauden etxean / Ma nuit chez Maud (Éric  Rohmer,  1968). Film  guztiak  jatorrizko  bertsioan  proiektatuko  dira,  horietako  hiru  euskarazko  azpitituluekin  eta  gainerakoak  gaztelaniazkoekin.    

Emanaldietarako  sarrera  3,50  euroan egongo dira salgai.