Itxi

Zinema

Azaroak 13-20

Zinebik Dardenne anaiak, Ana Murugarren eta Maria Eugenia Salaverri sarituko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Jaialdiaren 62. edizioak 36 herrialdetako 121 film aurkeztuko ditu, eta “hibridoa” izango da, aretoetan eta sarean jarraituko ahal izango baita.

  • 2020ko Zinebi

    Azaroaren 13tik 20ra egingo dute Zinebi aurten

Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaren 62. edizioa azaroaren 13tik 20ra bitarte egingo dute. Jean-Pierre eta Luc Dardenne belgikarrek eta Ana Murugarren eta Maria Eugenia Salaverri euskal herritarrek jasoko dituzte aurtengo Ohorezko Mikeldi sariak, eta edizioa "hibridoa" izango da, hau da, filmak zinema aretoetan erakusteaz gain, zenbait proiekzio eta jarduera sarean egingo dira.

Gaurko aurkezpenean Bilboko jaialdiaren antolatzaileek azaldu dutenez, ikusgai egongo diren filmen % 50 baino gehiago emakumeek zuzendutakoak dira.

Hain zuzen ere, bi emakumek jasoko dituzte Ohorezko Mikeldi sariak aurtengo edizioan, Ana Murugarren zuzendari, gidoilari eta muntatzaileak eta Maria Eugenia Salaverri idazle, gidoigile eta ekoizleak.

Gainera, Jean-Pierre eta Luc Dardenne belgikarrei ere emango diete saria, Canneseko Jaialdian bi Urrezko Palma lortu dituzten zinemagile apurretako batzuei.

Halaber, aurkezpenean jakinarazi dute Zinebi 62 "hibridoa" izango dela, hau da, filmak zinema aretoetan erakusteaz gain, zenbait proiekzio eta jarduera sarean egingo dituzte.