Itxi

Zinema

Sariak

"Ventajas de viajar en tren", Europako zinema sarietarako izendatuta

eitb.eus

Aritz Morenok zuzendutako filma komedia onenaren sarirako hautagaia da Europako Zinema Akademiaren sarietan.

  • "Ventajas de viajar en tren"

    Antonio Orejudo idazlearen eleberri homonimoan oinarrituta dago "Ventajas de viajar en tren"

“Ventajas de viajar en tren” Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako filma europar komedia onenaren sarirako izendatu dute, Europako Zinema Akademiak abenduaren 12an, zeremonia birtual batean, banatuko dituen sarietan.

Aditu talde batek ebatzi ditu hautagaiak, eta “Ventajas de viajar en tren”ek “Terä sledit” finlandiarra (Altzairuzko emakumeak, Pamela Tolarena) eta “Un triomphe” Emmanuel Courcolen frantses filma izango ditu aurkari.  

Filma Antonio Orejudo idazlearen eleberri homonimoaren egokitzapena da, EiTBren parte hartzea du, lau Goya saritarako izendatuta egon zen eta aktore taldean ageri dira Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio, Quim Gutiérrez, Belen Cuesta, Macarena García, Javier Godino eta Ramon Barea.