Publizitatea
Itxi

2020/11/06

12:41

Zinema

Palmaresa

"Benny loves you" filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen saria

eitb.eus

Film labur onenaren saria “Downward facing dogs” herbeheretarrarentzat izan da, eta “Dar-dar” Paul Urkijoren lanak Espainiako Film Labur Onenaren saria irabazi du.

  • "Benny loves you"

    "Benny loves you"k irabazi du film luze onenaren saria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen antolatzaileek aurtengo edizioaren irabazleen berri eman dute gaur, ostiralarekin.

Ikusleek ebatzitako sariei dagokienez, Film Luze Onenaren saria Benny loves you (2020. Karl Holt. Erresuma Batua) izan da, film labur onenarena Downward facing dogs lanarentzat (2019. Karsten de Vreugd. Herbehereak) eta Animaziozko Film Labur Onenarena The Zillas have a picnic-entzat (2019 Christian Franz Schmidt. Alemania).

Halaber, Dar-dar Paul Urkijo arabarraren (Errementari) film laburrak Espainiako Film Labur Onenaren saria irabazi du.

Epaimahaiak, bestalde, Migrations (2020. Jerome Peters. Belgika) lanari eman dio berak ebatzitako saria, aho batez. “Originaltasuna, genero desberdinak elkartzeko erakusten duen trebetasuna, umore sen berezia eta mezu kritiko bat igortzeko duen erraztasuna” azpimarratu dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;