Itxi

Zinema

Bilbon filmatzen

"El cuarto pasajero", Alex de la Iglesiaren road movie bat

N. V. | EITB Media

Bilbotar zuzendaria fikziozko bere hamabosgarren film luzea grabatzen hasi da Bilbon, Blanca Suarez, Alberto San Juan, Ernesto Alterio eta Ruben Cortadarekin.

  • Alex de la Iglesia

    Alex de la Iglesia, filmatze lanetan. Argazkia: Diego Lopez Calvin.

“El cuarto pasajero” Alex de la Iglesiaren hurrengo pelikula filmatzeko lanek ikusmin handia piztu dute Bilbon bi egunean. Sekretu handiz iritsi zen lantaldea Bizkaiko hiriburura, baina jakina da dagoeneko pelikula “komedia erromantikoen printzak dituen road moviea” izango dela eta protagonistak Blanca Suarez, Alberto San Juan, Ernesto Alterio eta Ruben Cortada izango direla.  

Jorge Guerricaechevarria ohiko kolaboratzailearekin batera idatzi du filma De la Iglesiak, eta Sony Picturesen eskutik iritsiko da zinemetara, oraindik zehaztu ez duten data batean.

“El cuarto pasajero”n, Julian diru arazoak dituen 50 urteko dibortziatuak (Alberto San Juan) autoa partekatzeko aplikazio batera joko du ezezagunen eta, batez ere, gero eta ezagunagoa duen Lorenaren (Blanca Suarez) bila. Madrilera joan ohi den gaztea da Lorena.  

Duela hainbat hilabetetatik Lorenak segurtatuta du tokia Julianen autoan, baita haren bihotzean ere. Julianek egia aitortzeko baliatu nahi du bidaia, baina huts egingo du gainerako bidaiariak (Ernesto Alterio eta Ruben Cortada) aukeratzeko orduan, eta bidaiari beldurgarri batek goitik behera aldatuko du dena.  

Astelehenean hasi ziren filmatzen, eta zazpi astez jardungo dute Euskal Herrian, Errioxan eta Madrilen.