Zinema
2deo serieak
Tabakalerak serie-sortzaileentzako deialdia antolatu du
N. V. | EITB Media
Hiru proiektu aukeratuek 6.000 euroko diru-laguntza eta Aitor Gabilondo, Christine Vachon eta Xabier Berzosa adituen aholkuak jasoko dituzte.
-
Tabakaleran hasiko den ekimena Zinemaldira iritsiko da irailean
Tabakalerak 2deo serieak deialdia aurkeztu du gaur, telesail-sortzaileen (ekoizleak eta gidoilariak) proiektuak tutorizatu, lagundu eta babesteko nazioarteko programa.
Hautatutako proiektu bakoitzak 6.000 euroko laguntza jasoko du garapenerako, eta, gainera, banakako aholkularitza izango ditu. Apiriletik irailera bitartean saio presentzialak eta online saioak egingo dira, eta talde bakoitzak gidoiaren analisia eta berridazketa, proiektu bakoitzaren ekoizpen eta banaketa estrategia eta eszenaratzea landuko ditu.
Saio osoan zehar aukeratutako hiru proiektuen jarraipena egingo duten hiru aholkularik lagunduko dute prozesu osoa: Aitor Gabilondo, Christine Vachon eta Xabier Berzosa.
Programaren azken zatia Donostia Zinemaldiaren datorren edizioan izango da, topaketa profesionalekin osatutako agenda baten barruan. Taldeek beren proiektuak sektoreko agente garrantzitsuei aurkezteko aukera izango dute bertan.
Proiektuak jasotzeko epea 2021eko otsailaren 5etik martxoaren 8ra bitartean egongo da zabalik.