Zinema
Noka Mentoring
Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza, Noka Mentoring programan
N. V. | EITB Media
35 proiekturen artean aukeratu dituzten hiru zinemagileek aholkularien laguntza izango dute 2021ean zehar.
-
Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza
Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza zinemagileak aukeratu dituzte Noka Mentoring Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tabakalerak antolatzen duten programaren aurtengo deialdirako.
Euskal emakume zinemagileei zuzendutako ekimena da Noka Mentoring, eta zinemaren sektorean duten presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu. Aukeratutakoek hiru tutoreren (Mar Coll, Celia Rico eta Diana Toucedo) aholkularitza eta 4.000 euroko dirulaguntza jasoko dituzte, sortzen ari diren film luzeen proiektuak bultzatzeko.
Maddi Barberrek "Claros del bosque" proiektua aurkeztu du, Nagore Eceizak "If you wish to make an apple pie" eta Clara Rusek "Las tablas".