Publizitatea
Itxi

2021/06/07

14:43

Zinema

Film laburrak

Kimuak katalogoak aurtengo uzta aurkeztu du

N. V. | EITB Media

Zortzi film jaso dituzte guztira euskal laburgintzaren aurtengo bilduman: fikzioa, animazio esperimentala, sormenezko dokumentala…

  • "Resonancias"

    "Resonancias" Iñigo Aranbururen filma da aukeratuetako bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Azaletik azalera" (Mel Arranz), "Berak baleki" (Aitor Gametxo), "Heltzear" (Mikel Gurrea), "Inner outer space" (Laida Lertxundi), "Resonancias – Oihartzunak" (Iñigo Aranburu), "Trumoiak" (Iker Maguregi), "Ur azpian lore" (Aitor Oñederra) eta "Zerua blu" (Lur Olaizola). Horiek dira Kimuak euskal film laburren katalogorako aurten aukeratutako lanak.

24. edizioa du aurtengoa euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko egitasmoak, eta 47 lan aurkeztu dituzte guztira.

Vanesa Fernández Zinebi jaialdiko zuzendariak, Ainhoa Fernández de Arroyabe Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaileak, Víctor Lamadrid Cantabria en Corto film labur sustapen katalogoko arduradunak, Alfonso López Donostia Kulturako Zinema Unitateko teknikariak eta Ana Esperanza Redondo Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeko eta Dokumentazio eta Film Departamentuko kideak osatu dute filmak aukeratu dituen hautespen batzorde independentea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;