Itxi

Zinema

Urriak 18-29

Zinemakumeak gara! erakusketak zortzi film luze eskainiko ditu

N. V. | EITB Media

Emakumeen zuzendutako zinemaren jaialdiaren 26 edizioa Bilboko bost espaziotara iritsiko da urriaren 18tik 29ra.

  • Apirilaren 18an, irekiera galan, "Las motitos" filma emango dute

    Apirilaren 18an, irekiera galan, "Las motitos" filma emango dute

Zinemakumeak gara! emakumeek zuzendutako zinema erakusketaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo dute Bilboko BBK Salan, BilbaoArten, Azkuna Zentroko Auditorioumean, Golem Alhondiga zinema aretoetan eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoan. Guztira, zortzi film luze proiektatuko dira.

"Aurtengo Zinemakumeak gara! azken urte eta erdian gehien erabili diren bi gairen inguruan jorratuko dugu: askatasunaren ideia eta urratzearen esanahia", azaldu dute gaur antolatzaileek.

Inaugurazio ekitaldia urriaren 18an izango da, BBK Salan. Laura Sam poetak 'Arde la palabra' ikuskizuna eskainiko du, eta jarraian Simone de Beauvoir Saria emango zaio Julia Juaniz muntatzaile nafarrari.

Urriaren 25ean, Lola Salvador Maldonado idazle eta gidoilariak 26. edizioko bigarren Simone de Beauvoir Saria jasoko du Azkuna Zentroko auditoriumean.