Itxi

Zinema

Zinebi

Zinebik Margarethe von Trotta aktore eta zuzendariari emango dio 63. edizioko Ohorezko Mikeldi bat

N. V. | EITB Media

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 12an emango dio saria, inaugurazio ekitaldian.

  • Azaroaren 12an jasoko du saria Von Trottak. Argazkia: Alexander Vejnovic.

    Azaroaren 12an jasoko du saria Von Trottak. Argazkia: Alexander Vejnovic.

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Margarethe von Trotta Berlingo aktore, gidoilari eta zuzendariari emango dio 63. edizioko lehen Ohorezko Mikeldia. Azaroaren 12an jasoko du saria, Bilboko Udalak antolatutako zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "zinemaren sendotasunagatik eta zintzotasunagatik, eta Alemaniako zinema berriaren emakumezko ahots handi gisa hasieratik izan zuen bikaintasunagatik" jasoko du Ohorezko Mikeldia. "Bere obran 68ko Iraultzaren ondorengo Europako gizartean emakumearen ahalduntze gero eta handiagoa islatzen jakin izan du, zinemaren historiako zinemagile feministarik eragingarrienetako bat bihurtu arte", nabarmendu dute.