Zinema
''Film sozialak''
Zinema Ikusezinaren Bilboko Jaialdiak 500 proiekzio eskainiko ditu 25 espaziotan
N. V. | EITB Media
Urriaren 14tik 21era, fikziozko 23 lan, 53 dokumental eta animaziozko bost pelikula ikusi ahal izango dira.
-
"Quebrantos" Maria Elorza eta Koldo Almandozen lana ikusi ahalko da, besteak beste
Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren hamahirugarren edizioa ostegunean abiatuko da, eta 500 proiekzio eskainiko ditu 25 egoitzatan. Fikziozko 23 lan, 56 dokumental eta animaziozko bost pelikula dituzte prest.
Kultura, Communication y Desarrollo KCD gobernuz kanpoko erakundeak bultzatzen duen jaialdiak "iraunkortasunarekin, genero berdintasunarekin, kulturartekotasunarekin eta giza eskubideekin konpromisoa duen zinema" du ardatz, Juan Carlos Vazquez zuzendariaren hitzetan.
Bilboko egoitza nagusira ez ezik (Golem Bilbao zinemak, 17:00etan, 19:00etan eta 21:30ean), Barakaldo, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika, Getxo, Iurreta, Leioa, Mungia, Portugalete, Sestao eta Gasteiz udalerrietara ere iritsiko da programa.