Itxi

Zinema

Abenduak 15-18

Cortada jaialdiak mende laurdena ospatuko du

N. V. | EITB Media

Film laburren Gasteizko jaialdiak 28 lan eskainiko ditu asteazkenetik larunbatera.

  • Haizea Oses "Heltzear" filmaren protagonista. Abenduaren 16an izango da ikusgai.

    Haizea Oses "Heltzear" filmaren protagonista. Abenduaren 16an izango da ikusgai.

Cortada film laburren Gasteizko jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du abenduaren 15etik 18ra, 28 film labur eta hainbat jarduera paralelo eskainita, zuzeneko ikus-entzunezko proiekzioak izango dituen kontzertu bat eta sormen prozesuei buruzko hitzaldi bat esaterako.

28 lanak Vital Fundazioa Kulturunean ikusi ahalko dira asteazkenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara, eta jokoan izango dira film labur onenaren saria, euskal film labur onenarena, dokumental onenarena, animaziozko lan onenarena eta Gureak saria.

Besteak beste, ikusgai egongo dira "Ur azpian lore" (Aitor Oñederra), "Kinka" (Maider Oleaga), "Mula" (Mariano Benayón eta Carlos Balseiro), "Zerua Blu" (Lur Olaizola), "Lovebirds" (Victor Moreno), "Berak baleki" (Aitor Gametxo), "Azaletik azalera" (Mel Arranz), "Vatios" (David Pérez Sañudo), "Tótem loba" (Verónica Echegui), "Heltzear" (Mikel Gurrea) eta "La caída del vencejo" (Gonzalo Quincoces), azken bi horiek Veneziako eta Canneseko jaialdietan aukeratutakoak.

Jarduera paraleloei dagoenez, asteazkenean Koldo Almondoz zinemagileak hitzaldi bat eskainiko du Montehermoso Zentroan 18:00etatik aurrera, eta larunbatean Sara Zozaya abeslari, konpositore eta multiinstrumentistak kontzertua eskainiko du Jimmy Jazz aretoan 13:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateak, antolatzaileek, zehaztu dutenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena