Zinema
Sariak
Najwa Nimri, Alberto Iglesias, Antxon Gomez eta Kiko de la Rica saritu dituzte Platino sarietan
N. V. | EITB Media
Bart, Iberoamerikar Zinemaren Platino sarien IX. edizioaren sari banaketa egin dute Madrilen, eta Blanca Portillo aktoreak ere saria jaso du "Maixabel" filmean egindako lanagatik.
-
Antxon Gomez donostiarra, arte zuzendaritza onenaren Platino saria jasotzen. Argazkia: Efe.
Bart, igandearekin, Iberoamerikar Zinemaren Platino sarien IX. edizioaren gala egin dute Madrilen.
Han, "El buen patrón" (Fernando León de Aranoa) pelikulak eta "El reino" argentinar sailak jaso dituzte sari gehien, eta Najwa Nimri (emakumezko interpretazio onena minisail edo telesail batean, "La casa de papel" telesailean egindako lanagatik), Alberto Iglesias (jatorrizko musika onena "Madres paralelas" filmerako egindako lanagatik), Antxon Gomez donostiarra (arte zuzendaritza onena "Madres paralelas" pelikulan egindako lanagatik) eta Kiko de la Rica (argazkilaritza onena, "Mediterraneo" lanean egindakoagatik) saritu dituzte.
Horrez gain, Blanca Portillok emakumezko aktore onenaren saria eraman du "Maixabel" EITBren parte-hartzea duen pelikulan Maixabel Lasarena egitearren.
Sari gehien bildu dituen filma "El buen patrón" izan da (film, zuzendaritza eta gidoi onenarena Fernando Leon de Aranoarentzat, eta gizonezko aktore onenarena Javier Bardementzat), eta, telesailen atalean, "El reino" argentinarra izan da sarituena.
Galan, Carmen Maura omendu dute, beraren ibilbide osoarengatik.