Itxi

Zinema

Atzerabegirakoa

Euskal Filmategiak Ana Diezen ibilbidea errepasatuko du

1985eko lehen dokumentaletik, zinemagilearen azken pelikulara (2008), atzerabegirakoa uztailaren 3an amaituko da eta Tuterako egilearen lanaren inguruko liburu bat kaleratuko dute.

01:36
Ana Diezen lanak gogoratuko ditu Euskadiko Filmategiak

Euskadiko Filmategiak Ana Díez zinemagileari atzerabegirakoa eskainiko dio eta zortzi filmak proiektatuko dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Baionan. Gainera, Ana Diezen inguruko liburua ere ari da prestatzen filmategia.

25 urte baino gehiago daramatza Ana Díez Tuterako zinemagilea fikziozko filmak nahiz dokumentalak egiten, hala nola, Ander eta Yul, filma, edota Galindez dokumentala, besteak beste.  Nahiz eta orain, urteen buruan filma horietako batzuk ikusterakoan ikuspuntu epikoak eta errealistak talka egin dezaketen, dioenez, zuzendari batek denbora behar duelako bere filmak ikusle gisa ikusteko.

Bere lan osoa ezagutzeko aukera eskainiko du orain Euskal Filmategiak. Bere zortzi filmekin atzerabegirakoa eskainiko dioelako, Joxean Fernandez erakundeko buruak dioenez.

Bilboko alondegi zaharrean hasiko da atzerabegirakoa eta ekainaren 27a bitarte Donostiatik, Gasteiztik eta Baionatik pasako dira zortzi filmak txandaka, zortzi istorio ezberdinak gerturatzeko, baina ezberdintasunak ezberdintasun, zuzendariak berak dioenez, txikitasunetik handitasuna kontatzeko.

Gainera, liburu bat ere eskainiko dio filmategiak, oraintxe bertan egiten ari direna uztailean argitaratzeko.

Noski, Ana Diezek lanean jarraitzen du. Une honetan, manuel hidalgorekin batera idatzi du "Las puertas del amor" gidoia eta finantziazio bila dabiltza. Baina, bere orain arteko lana berrikusteko edo ezagutzeko aukera Euskal Herriko ia hiriburu guztietan Euskal Filmategiaren Ana Diezi eskainitako atzerabegirakoarekin.