Itxi

Zinema

Heriotza

Kirstie Alley aktore estatubatuarra zendu da, 71 urte zituela

agentziak | eitb media

Besteak beste, Cheers telesailan eta Begira Nor Mintzatzen Ari Den filmean egindako lanengatik oso ezaguna zen Alley. Duela gutxi diagnostikatu zioten minbiziak jota hil da.

  • Kristie Alley, 1994eko argazki batean

    Kristie Alley, 1994eko argazki batean. Argazkia: Alan Light

Kristie Alley aktore estatubatuarra zendu da bart 71 urte zituela, duela gutxi diagnostikatu zioten minbiziak jota, sendiak jakinarazi duenez.

"Gure lagun guztiei, munduan zehar: Atsekabez informatu behar dizuegu gure ama maitekor, indartsu eta miresgarria hil dela, duela gutxi ezagutu zuen minbiziaren aurka borroka egin ostean", aktorearen seme-alabek sare sozialetan zabaldu duten oharraren arabera.

Alleyk Urrezko Globoa eta Emmy saria jaso zuen Cheers telesailean egindako lanagatik. Gainera, beste Emmy sari bat ere irabazi zuen 1994an David's mother filmean Sally Goodsonena egitearren. Era berean, Begira Nor Mintzatzen Ari Den filmean egindako lanagatik ere ospe handia lortu zuen.

Aipatutakoez gain, Star Trek-en sagako bigarrenean eta Dancing With the Stars filmean ere parte hartu zuen, besteak beste.