Zinema
Jaialdia
Ehun pelikula erakutsiko ditu Punto de Vistak, zazpi sailetan
Agentziak | EITB Media
Zinema dokumentalaren Nafarroako zinema jaialdia martxoaren 27tik apirilaren 1era egingo dute, eta 18 pelikulak osatuko dute Sail Ofiziala.
-
"Al borde del agua" Maria Elorza eta Iñigo Salaberriaren lana, Sail Ofizialeko pelikuletako bat
Punto de Vista zinema jaialdiak ez dio huts egingo, Iruñean, urteko hitzorduari, eta oraingoan 13 herrialdetako 100 pelikula eskainiko ditu, hainbat sailetan banatuta.
Martxoaren 27tik apirilaren 1era, zortzi ataletan ordenatuko dituzte filmak, eta Sail Ofizialak hamazortzi film hartuko ditu bere baitan, besteak beste Perutik, AEBetatik, Frantziatik, Espainiatik, Senegaldik, Japoniatik, Argentinatik, Mexikotik eta Alemaniatik iritsiak.
Jaialdiko sari nagusia irabazteko hautagaien artean egongo dira Peru Galbete, eta Maria Elorza eta Iñigo Salaberria.