Itxi

Zinema

Sariak

Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkarteak Urrezko Globoak saldu ditu eta desegin egin da

N. V. | EITB Media

Sarien administratzaile berriak, bi ekoiztetxe, arduratuko dira kudeaketaz. Atzerriko Prentsaren Elkarteari ustelkeria eta influentzia trafikoa leporatu izan diote.  

  • Steven Spielberg, Urrezko Globoen galan. Argazkia: Efe

    Steven Spielberg, Urrezko Globoen galan. Argazkia: Efe

Dick Clark Productions eta Eldridge Industries ekoiztetxeek Urrezko Globoak, 2021etik polemika bat hurrengo batekin kateatu dituzten zinema sariak, esplotatzeko eskubideak erosi dizkiote HFPA Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkarteari, gaur iragarri dutenez.

Salerosketa gauzatuta, sari horiek 1943an sortu zituen elkartea desegin egingo dute.

Administratzaile berriak arduratuko dira Urrezko Globoen urteroko zeremoniaz, 2024ko urtarrilaren 24an 81. edizioa beteko duena.

2023ko edizioan, Urrezko Globoak telebistara itzuli ziren, 2022an, afroamerikarrek HFPAn ordezkaritzarik ez zutela-eta piztu zen iskanbilaren erdian, telebistan eman gabe geratu eta gero.

Urtebete lehenago, Los Angeles Times egunkariaren ikerketa batek ustelkeria delituak egin izana leporatu zion elkarteari, eta hainbat aktorek sariak itzuli zituzten; Tom Cruisek, Scarlett Johanssonek eta Mark Ruffalok, besteak beste.