Itxi

Zinema

Zinemaren Jaia

Zinemarako sarrerak, 3,5 euroan Hegoaldeko zinemetan

N. V. | EITB Media

Urriaren 2tik 5era egingo dute Zinemaren Jaia, eta, besteak beste, "Cerrar los ojos", "Las chicas están bien", "Misión a Marte", "El sol del futuro", "Campeonex", "Barbie" eta "Golpe de suerte".

  • Ana Torrent aktorea, "Cerrar los ojos" Victor Ericeren filmean. © Manolo Pavón

    Ana Torrent aktorea, "Cerrar los ojos" Victor Ericeren filmean. © Manolo Pavón

Zinemako sarrerak 3,5 euroan erosi ahalko dira gaurtik ostegunera, hilaren 2tik 5era, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zinema askotan, Zinemaren Jaia ospatzen dela eta.

Aurrekoetan ez bezala, gainera, edizio honetatik aurrera ez da izena eman behar izango prezio berezia baliatzeko, eta nahikoa izango da ekimenarekin bat egin duten zinema aretoetako txarteldegietara joatea, edozein egunetan bezala. Besteak beste, Gasteizko, Barakaldoko, Bilboko, Getxoko, Leioako, Portugaleteko, Irungo, Errenteriako, Donostiako, Usurbilgo, Iruñeko, Tuterako eta Vianako zinemek egin dute bat ekimenarekin.

Horietan, ikusgai egongo dira, adibidez, Cerrar los ojos Victor Erice donostiar zinemagilearen lan berria, Las chicas están bien Itsaso Aranaren lehen film luzea, Misión a Marte (Amat Vallmajor) euskal ekoizpena, El sol del futuro Nanni Morettiren filma, Golpe de Suerte Woody Allenen filmik berriena eta Barbie eta Campeonex arrakastatsuak.

Frantzian, uztailean ospatu zuten Zinemaren Jaia, sarrerak 4 euroan jarrita.