Itxi

Zinema

Kartela

Freddy Kruegerrek aurkeztuko du Fant jaialdiaren 30. edizioa

N. V. | EITB Media

Pertsonaia mitikoa izango da Fantasiazko Bilboko Zinema Jaialdiaren irudia. Maiatzaren 3tik 11ra egingo dute Fant.

  • "A Nightmare on Elm Street"

    "A Nightmare on Elm Street"

Freddy Krueger, Robert Englund aktoreak antzezturiko pertsonaia mitikoa, izango da Fant Fantasiazko Zinema Jaialdiaren 30. edizioaren irudia. Bilboko zinema topagunea maiatzaren 3tik 11ra izango da aurten.

Robert Englund aktoreak antzeztu zuen beldurrezko zinemaren pertsonaia ikonikoenetakoa Wes Cravenen filmean, eta, horren estreinaren 40. urteurrena dela eta, haren lehen plano batek osatuko du Fant iragartzeko kartela.

Fant 2024

Fant 2024

Gainera, kartela inspiratzen duen filma jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango da PreFANT zikloaren lehen proiekzioan, otsailaren 15ean, 19:30ean, Golem-Alhindiga zinema aretoetan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Sarrera doakoa izango da baina aldez aurretik jaso beharko da leihatilan, egun berean, 16:30etik aurrera.