Itxi

Zinema

Estreina

"Tratamos demasiado bien a las mujeres" Clara Bilbao bilbotarraren filma, zinema aretoetan

N. V. | EITB Media

Jantzi diseinu onenaren Goya saria hiru aldiz irabazi duen zinemagilearen lehen film luzea duela bi aste estreinatu zen Malagako zinema jaialdian.

  • Clara Bilbao zuzendaria eta Antonio de la Torre aktorea, filmatzen

    Clara Bilbao zuzendaria eta Antonio de la Torre aktorea, filmatzen

Tratamos demasiado bien a las mujeres Clara Bilbao bilbotar zinemagilearen lehen film luzea Hego Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatuko da gaur, ostiralarekin.

Bilbaoren opera primako protagonistak Carmen Machi, Antonio de la Torre eta Luis Tosar dira. Lehenago, Aitor Gabilondo, Mateo Gil, Isabel Coixet eta Iciar Bollaín zinemagileekin egin du lan Bilbaok, jantziak diseinatzen.

Komedia beltz honetan, ihesean ari den maki talde batek postetxe bat hartuko du Remedios Buendia (Carmen Machi) ilusioz beterik ezkontzarako soinekoa probatzen ari den egunean.

Filma martxoaren 3an estreinatu zuten, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean.