Itxi

Zinema

Garaikurra

Transhumant zinema jaialdiak (H)emen elkartea sarituko du

N. V. | EITB Media

Bartzelonako jaialdiak Transhumant saria emango dio gaur ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen euskal sektoreko emakumeen elkarteari.

  • "Arnasa betean" filma proiektatuko dute saria emateko ekitaldian

    "Arnasa betean" filma proiektatuko dute saria emateko ekitaldian

Transhumant zinema konprometitu eta humanitarioko Kataluniako jaialdiak (H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen elkartea sarituko du gaur, irailak 12, 20:00etan Kataluniako Filmategian, Bartzelonan, "ikus-entzunezkoen eta komunikazioaren ibilbideagatik".

Saria emateaz gain, Isabel Requenaren Memoria zero film laburra eta Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiaren Arnasa betean film luzea proiektatuko dira, eta Rebeca Soul abeslariak emanaldia egingo du.

(H)emen 2016an sortu zuten, bi sektore horietan emakume profesionalen ikusgarritasuna bultzatzeko, lan-harremanak eta aukerak sustatzeko eta sexuen arteko desberdintasuna murrizteko.