Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Saria

Frantziako Arte eta Letren Ordenako zaldun izendatu dute Jose Luis Rebordinos

N. V. | EITB Media

'Arteen edo literaturaren alorrean eginiko sorkuntzengatik bereizi diren pertsonak” saritzen ditu Frantziako Kultura Ministerioak Donostiako Zinemaldiko zuzendariari emandako goraipamena.

  • Jose Luis Rebordinos

    Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria

Frantziako Kultura Ministerioak Frantziako Errepublikako Arte eta Letren Ordenako zaldun izendatu du Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria. Roselyne Bachelot-Narquin ministroak gutun baten bidez jakinarazi dio ohore hori Rebordinos.

Frantziako Kultura Ministerioak 1957tik ematen die ohorezko aintzatespen hori ''arteen edo literaturaren alorrean eginiko sorkuntzengatik bereizi diren pertsonei, edota Frantzian zein mundu zabalean arteen eta letren distirari eginiko ekarpenagatik nabarmendu direnei''. Ordena horrek hiru gradu ditu (zalduna, ofiziala eta komendadorea), eta gutxienez hiru hamarkadako ibilbidea duten artista, idazle edo intelektualei ematen zaie zaldun gradua.

Frantziako kultura-ministroak helarazitako eskutitzean nabarmentzen denez, azpimarratzekoak dira José Luis Rebordinosek ''kulturaren alde eginiko ekarpena eta izaniko konpromisoa''.

Rebordinosek esker oneko eskutitz batean adierazi duenez "Frantzia eta Frantziako kultura oso garrantzitsuak izan dira niretzat bizitzan osoan. Nerabe nintzenean, 70eko hamarkadaren erdialdera, eta Espainia faxismoaren eta diktadura frankistaren gau luzetik irteten ari zela, Henry Miller eta halako beste hainbat literatura-egile eskuratu ahal izan nituen, Ipar Euskal Herrian erositako liburuei esker”.

“Nire eta Zinemaldiaren ustean, Frantziako zinemagintza da munduko garrantzitsuenetako bat”, erantsi du Rebordinosek.