telebista
Estreinaldia
Anne Igartiburu ETBn berriro, bikoteak proban jartzen dituen "Tal Para Cual" lehiaketa arrakastatsuarekin
EITB Media
ETB2ko saio klasikoa itzuliko da datorren astelehenean, entretenimenduz beteta, eta erritmo, barre-algara eta emozio gehiagorekin.
-
Anne Igartiburu. Argazkia: EITB Media
Datorren astelehenetik aurrera, irailak 15, Euskal Telebistak bere formaturik maiteenetako baten etapa berriari ongietorria emango dio: "Tal Para Cual" lehiaketa klasikoa erritmo, barre eta emozio gehiagorekin itzuliko da, Anne Igartiburu aurkezle kutunaren eskutik. Igartiburu ETBn izango da berriro, maitasuna, konplizitatea eta dibertsioa ospatzen dituen tartearen buru.
Arratsaldero, hiru bikotek erronka eta galdera dibertigarriei egin beharko diete aurre. Pasadizo pertsonalei buruz, kultura orokorraz, zein norberaren ezkutuko gustuen inguruan galdetuko zaie. Elkarri buruz zenbat dakiten jakitea da gakoa. Egunero, puntu gehien lortzen dituen bikoteak azken zakua irabazi ahal izango du. "Tal Para Cual" saioak aukera paregabea eskainiko du maitasuna eta intuizioa eskutik doazela erakutsi, eta lehiakideek hori frogatzea lortzen badute, diru asko irabazteko.
Lehiaketak, batetik, Anne Igartibururen estilo hurbil, dotore eta enpatikoa, eta, bestetik, umorea, emozioa eta adin guztietako lagunentzat gogokoak izango diren une maitagarriak uztartuko ditu. "Tal Para Cual" saioak entretenitzeaz gain, maitatzeko moduen aniztasuna ere erakutsiko du.
"Tal Para Cual" jolasa baino askoz gehiago eskainiko du lehiaketak: maitasuna, konexioa eta partekatutako dibertsio uneak ospatuko ditu egunero. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai ETB2n, 17:30ean.

