telebista
Zinema
'Soy espía', gaur gauean, ETB2n
Eddie Murphy eta Owen Wilson protagonista diren pelikularen ostean, 'The boxer' ikusi ahal izango da.
-
Soy espía. Irudia: www.imdb.com
Zinemarik onena izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n. 23:15etatik aurrera Betty Thomas zuzendariaren Soy Espía emango da Euskal Telebistaren bigarren katean. Akzioa nagusi den film honetako protagonistak Eddie Murphy, Owen Wilson, Famke Janssen eta Malcom McDonell dira.
Gaizkileek espiotzarako hegazkin esperimental bat bahitu dute, eta terrorista talde bati saldu behar diote. Egoera horren aurrean, Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak isilpeko misio bat aurrera eramatea erabakiko du, eta boxeo izar jasanezin batekin eta agente berezi batekin taldea osatuko du. Salmenta geldiarazi beharko du bikote bereziak, beti ere, elkar ongi konpontzera heltzen badira.
Ondoren, goizaldeko ordubata aldera, The Boxer pelikula ikusi ahal izango da Daniel Day-Lewis, Emily Watson, Brian Cox eta Ken Stott aktoreekin. Ipar Irlandan girotuta dago filma eta bertan, IRAko kide ohi baten istorioa kontatzen da. Kartzelatik irten ondoren, bizi berri bat hasi nahiko du eta horretarako boxeoan arizeko gimnasio bat irekiko du. Garai batean bizi izandako beldur eta gertaerek, ordea, ez dute bakean utziko.