Itxi

telebista

22:00etan

Koteto Ezkurrarekin, 'Sanferminak 2013' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Raices Navarras joteroek jota bat kantatuko dute zuzenean.

  • Koteto Ezkurra

    Koteto Ezkurra

Gauero bezala, ETB1ek zuzen-zuzenean egingo du bat Iruñeako San Fermin jaiekin, Lierni Agirrezabala eta Agustin Ezenarroren eskutik. Baluarte jauregitik festa giroa nolakoa den kontatuko dute zuzenean, eta, egunero bezala, su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean, 23:00etatik aurrera. Nazioarteko lehiaketaren barne, ostiralean, Valentziako Hermanos Caballer Pirotecnicos etxearen txanda izango da.

Gaurko gonbidatua Koteto Ezkurra erremontaria izango da, eta, horrez gain, Raices Navarras joteroak izango dira saioan, zuzenean kantatzen.

Bestalde, Iosu Vazquez entzierroetako korrikalari ohia izango dute eguneko entzierroa komentatzeko eta aztertzeko. Ondoren, Virginia Maraña erreportariak Iruñeko autobus geltokiko eta alde zaharreko giroa ekarriko digu bertatik bertara.

'Sanferminak 2013' gaur gauean emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.