telebista
ETB1en eta eitb.com-en
Bigarren Mailako futbola, zuzenean, gaur arratsaldean
A.A.
EiTB
Athletic B-Sestao 16:00etan eta Sporting-Eibar 18:00etan.
Bigarren Mailako futbolari tartea egingo diote gaur arratsaldean ETB1en eta eitb.com-en 'Zilarrezko Futbola' saioaren barruan. Athletic B-Sestao partida eskainiko da lehendabizi. Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak egingo dute kontakizuna 16:00etan hasita. Lezaman jokatuko den partidaren ostean, Gijonekin egingo dute bat, Eibarrek Sportingen aurka izango duen neurketaren berri emateko. Naxari Altunak egingo ditu esatari lanak, Juanan Larrañaga lagun duela.
Lehen Mailako laburpenak
Bestalde, 21:30ean hasiko den 'Gol Festa' saioak Lehen Mailako zazpigarren jardunaldiaren errepasoa egingo du. Real Sociedad-Sevilla, Valentzia-Rayo eta Almeria-Bartzelona partidei erreparatuko die hain justu Jon Elortzak gidatuko duen kirol saioak.