telebista
Saskibaloia
Superkopako finalaurreko partida, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Laboral Kutxa eta Bartzelona taldeek 21:30ean jokatuko dute norgehiagoka.
Gaur gauean, Euskal Telebistako kamerek Gasteizko Buesa Arena pabiloiarekin egingo dute bat zuzenean, 21:30ean. Bertan, Laboral Kutxa eta Bartzelona saskibaloi taldeen arteko Superkopako finalaurreko partida jokatuko da.
Irabazleak larunbateko finalerako txartela eskuratuko du. Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute partidaren gaineko kontakizuna, eta interneteko erabiltzaileek ere neurketa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute eitb.com-en.