Itxi

telebista

00:15ean

Ramon Barearen 'El Coche de Pedales' filma, gaur ETB2n

Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta ekoizleak 2013ko Espainiako Antzerki saria jaso du. Epaimahaiak "antzerkiko gizon integrala" legez definitu du.

Ramon Barea aktore bilbotarrak 2013ko Espainiako Antzerki saria jaso du. Sarituak parte hartu duen egitasmo guztietan "konpromiso osoa" izan duela adierazi du epaimahaiak. Aktorea eta antzerkigilea izateaz gain zuzendari ere bada, eta gaur ETB2k Bareak idatzitako eta zuzendutako "El coche de Pedales" filma eskainiko du 00:15ean.

Filma 50eko hamarkadan Espainiako probintzia batean giroturik dago. Bertan, haur bat bere gurasoak nolakoak diren hobeto ezagutuz joango da: aita frankismoaren aurkakoa da; ama, berriz, erregimenaren aldekoa. Haurrak pedal auto bat ikusiko du denda batean, eta hura lortzea amestuko du.

Alex Angulo, Rosana Pastor eta Pablo Gomez dira, besteak beste, pelikulako protagonista nagusiak.

"El coche de Pedales" filma 00:15ean emitituko da, ETB2n.