telebista
Javier Antonek aurkeztuta
'¿Me Conoces?' lehiaketa berria estreinatuko du gaur ETB2k
A..H.
EITB
Bikoteek elkar zenbat ezagutzen duten erakusteko, proba ezberdinak egin beharko dituzte Javier Antonek gidatuta.
-
Javier Anton
Javier Antonek '¿Me Conoces?' lehiaketa berria aurkeztuko du gaurtik aurrera ETB2n, eta Euskadiko bikoteei elkar zenbat ezagutzen duten erakusteko desafioa egingo die. Posible al da ezezagun batek bikotearen gustu eta afizioak bikotekide berak baino hobeto jakitea. Erronka zail honi aurre egin beharko diete bikoteek kalean, eta ezezagunen kontra lehiatuko dira Javier Antonen begiradapean.
'¿Me Conoces?' lehiaketa Pausoka ekoiztetxeak sortutako saioa da. Herrialde ezberdinetan saldu dute formatua, eta uda honetan hasiko dira Kanadan emititzen.
Lehiaketaren mekanika
Bikotekideek ezezagunen kontra egin beharko dute proba ezberdinetan, eta ezagutu berri duten pertsona bat baino hobetoagao elkar ezagutzen direla erakutsi beharko dute. Proba bakoitzeko 50 euro irabazi dezakete, eta aldiko, bikotekideetako batek jokatuko du.
Besteak beste, bi mutilek emakumeari gehien gustatzen zaizkion zapatak aukeratu beharko dizkiote. Horrela, neskak bere bikotekideak eraman dizkion zapatak aukeratzen baditu, 50 euro irabaziko ditu, eta bikoteak jolasean jarraitzeko aukera izango du. Ezezagunak irabazten baldin badu, ostera, ordura arte irabazitako guztia galduko dute eta kanporatuak izango dira.
Bikote bakoitzak sei proba jokatuko ditu gehienez, eta proba bakoitzean 50 euro izango dituzte jokoan. Hala ere, hirugarren eta bosgarren proben ondoren, lehia bertan behera utzi dezakete.
Bikotekidearen gustuen arabera, janariak eta arropak aukeratzeko erronka izango dute lehiakideek. Euren ustetan, neskalagunak edo mutilagunak gustukoen izango dituen produktuak aukeratu beharko dituzte: ogia, pintxoak, liburuak, zapatak, poltsak, eguzkitarako betaurrekoak edo azpiko arropa. Baina plano fisikoan ere, elkar ezagutzen direla erakutsi beharko dute. Neskak adibidez, oinutsik dauden lau mutilen artean, bere mutilagunaren oinak zeintzuk diren asmatu beharko du; mutilak, berriz, bere neskaren idazkera asmatu behar du, beste lau idazkeren artean; edo besteak beste, bikotekidea identifikatu beharko dute, sorbaldan masajea egingo duten bost pertsonen artean.
Lehiaketan parte hartuko duten bikoteak adin guztietakoak izango dira: batzuk oso denbora gutxi daramate elkarrekin, eta beste batzuk, duela 40 urte baino gehiago ezkondu ziren.
Gaur gauean, ez galdu '¿Me Conoces?' saio berria, 23:10etik aurrera, 'Euskadi Movie'ren ondoren, ETB2n.