Itxi

telebista

Kronika

Antuanen kanporaketak nesken taldea indartu du

Jarraitu duen estrategia txarraren ondorioz, Antuanek agur esan dio abenturari. Orain, nesken taldea garaipenetik hurbilago dago.

Antuan 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren azken kanporatua izan da. Lemoakoak Diana garaitzeko aukera asko izan zituen, baina abenturari agur esan zion banderatxoa zintzilikatzeko orduan izan dituen arazoen ondorioz.

Antuanek agur esan dio abenturari dueluan erakutsi zuen ezintasunagatik eta jarraitu duen estrategia txarragatik. Nesken taldearen kontra tiro egin zuen, Eneko eta Ander ahaztuz, eta azkenean bi taldeen arteko su gurutzatuak bete-betean harrapatu du. Orain Enekok aurkari bat gutxiago du, eta neskak garaipenetik hurbilago daude.

Lemoakoa garaitzea nahiko erraza izan da, baina Ander eta Eneko bidetik kentzea ez da hain erraza izango. Gainera, mutilek Sandraren eta Rebekaren babesa dute. Apurka-apurka saioak igaro dituzte, eta urrun iritsi nahi dute faboritoen aurka egin aurretik. Horren harian, Dianak eta Helisek biderik zailena aukeratu dute. Dianaren ausardiak ondorioak izan ditu, baina okerrago izan zitekeen. Donostiarra Purgatoriora joan da Sarairekin eta Iñigorekin batera.

Bestalde, Sandrari on egin dio mediku taldeak eman dion tratamendua, eta duelua bikain gainditu du. Dirudienez, ez zegoen uste bezain ahul.

Bikiak mutilen taldearen alternatiba bikaina dira. Irene dueluko onena izan da, eta gainerakoek ezarritako gidoia jarraitu dute.

Bestalde, Enekok jokoa irabazi du, eta Anderrekin partekatu du saria. Rebekak 'taldeko liderrak' (Eneko) ematen dion babesa dauka, eta Helis nesken taldearekin dago, garaipena neska batena izan dadin.

Eneko eta bere lagunen hurrengo biktima izango da? Datorren astean ikusiko dugu.