telebista
Gaur arratsaldean
Italiako Giroaren hamabigarren etapa, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Barbaresco eta Baroloren arteko 46,4 kilometroko bakarkako erlojupekoa izango da.
Gaur arratsaldean, Italiako Giroaren hamabigarren etaparekin zuzenean bat egingo dute ETB1ek eta eitb.com-ek, 15:00etatik aurrera. Barbaresco eta Barolo herrien arteko 46,4 kilometroko bakarkako erlojupekoa izango da, eta Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga komentaristek egingo dute lasterketaren gaineko kontakizuna.
2014ko Italiako Giroa, zuzenean eitb.com-en eta ETB1-en.