telebista
Gaur gauean
'Resacón 2, ¡ahora en Tailandia!' filma, 'La Noche de…' saioan
eitb.com
EITB
Meryl Streep aktorearen 65. urtebetetzea ere ospatuko du saioak, haren bizitzako egiak eta gezurrak errepasatuta.
ETB2ko 'La Noche de…' saioan, Resacón 2, ¡ahora en Tailandia! filma estreinatuko dute gaur gauean, Resacón en Las Vegas umorezko pelikula arrakastatsuaren bigarren atala. Zach Galifianakas, Ed Helms eta Bradley Cooper aktoreek iragan gauean gertatutakoa berriz osatu beharko dute, ajearekin ez baitira ezertaz oroituko. Saioan, filma grabatzeko lanei buruz arituko dira eta protagonisten bitxikerien berri emango dute.
Gainera, Meryl Streepen 65. urtebetetzea ospatzeko, 'La Noche de…' saioak aktorearen bizitzako egiak eta gezurrak errepasatuko ditu. Egia al da mafiako buruzagi baten semeaz maitemindu zela? Edo umetan diruduna zela, eta bere etxetik kanporatu zutela? Galdera hauen eta beste batzuen erantzunak emango dituzte saioan, Meryl Streepen egiak eta gezurrak atalean.
Beste atal batean, anai-arreba itsusiak dituzten Hollywoodeko izar famatu ederrak aztertuko dituzte. Familia berekoak ote dira?
Azkenik, gaurko saioak Ocho escenarios vascos ataleko azken kapitulua eskainiko du. Bertan, Euskadin dauden paisaia ikusgarriak ikusteko abagunea izango dugu, eta ikus-entzuleek Zumaiako Bedua jatetxean bi lagunentzako bazkari bat irabazteko azken aukera izango dute.
'La Noche de… Resacón 2, ¡ahora en Tailandia!' gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.