telebista
Gaur, 23:15ean
'Luis Mariano. Eco de voces vascas' dokumentala, ETB2n
A.H.
EITB
Euskaldunek abesteko tradizio handia izan dute beti, eta Luis Marianoren musika euskaldunen kanturako grinaren eta gaitasun honen adierazgarri da.
Luis Mariano. Eco de voces vascas (Luis Mariano. Euskal ahotsen oihartzuna) dokumentala eskainiko du gaur gauean ETB2k. Euskal kulturaren adierazgarrietako bat da kantua, eta euskaldun askok erakutsi izan dute kanturako grina eta gaitasuna; horien artean, Luis Marianok.
II. Mundu Gerraren ondoren, Luis Marianoren bizipoza, irribarrea eta azentuak poza eta aire berri eta bitxia ekarri zituen. Opereta estiloaren ikuskizuna euskal ahots handiekin hasi zen; Andre Massary eta George Guétary ezagunekin, esaterako. Baina indarrik handiena Luis Marianorekin eta Francis Lopezekin lortu zuen.
Euskaldunon abesteko grina nabarmena da elizetan, pastoraletan eta jai nagusi gehienetan. Euskal ahotsen arrakasta handiaren oinarrian abesteko tradizioa dago. Inoiz baino biziago dago gaur egun abesteko zaletasuna. Hainbat talde eta abeslarik eusten diote gar horri: Oldarra gizonen abesbatzak, Baionan Kantuz abesbatzak eta Anne Etchegoien abeslari gazteak, besteak beste.
Luis Mariano. Eco de voces vascas gaur gauean emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB2n.