Itxi

telebista

16:15ean

'La boda de mi novia' komedia erromantikoa, gaur, ETB2n

I.A.

ETB2k 'La boda de mi novia' filma eskainiko du uztailaren 1ean. Patrick Dempsey eta Michelle Monaghan dira pelikularen protagonistak.

Euskal Telebistaren bigarren katean La boda de mi novia (Made of Honor) komedia erromantikoa izango da ikusgai gaur, uztailak 1. Patrick Dempsey eta Michelle Monaghan dira film honen protagonistak, eta Paul Weiland da zuzendaria. Besteak beste, Mr. Bean telesail ospetsua zuzendu izan du Weilandek.

Tom (Patrick Dempsey) emakumeen artean arrakasta handia duen ezkongabe newyorktarra da. Badaki alboan beti izango duela Hannah (Michelle Monaghan), bere lagunik onena, unibertsitatean ezagutu zuen laguna. Baina bere bizitza erabat aldatu da Hannah aldi baterako Eskoziara bizitzera joandakoan. Orduan, Tom konturatuko da bere hutsunea sentitzen duela, baina ez lagun bezala, bikotekide bezala baino. Maiteminduta dagoela sentituko du. Hannah senargai eskoziarrarekin itzuliko da, eta Tomi eskatuko dio bere "ohorezko dama" izateko.

Ez ezazu galdu La boda de mi novia komedia dibertigarria, 16:15ean, ETB2n.