Itxi

telebista

Zuzenean

Errugbia, areto futbola eta emakumezkoen futbola, gaur

A.A.

EiTB

Euskadiko eta Kataluniako selekzioen arteko norgehiagokak eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Errugbiak, areto futbolak eta emakumezko futbolak osatuko dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Hiru emanaldietan, Euskadiko eta Kataluniako selekzioak izango dira aurrez aurre.

12:15ean, Bartzelonan jokatuko den Katalunia-Euskadi errugbi neurketaren kontakizuna egingo dute Jon Ander Gorospek eta Urtzi Abanzabalegik.

16:15ean, Santurtzitik arituko dira Xabier Andueza eta Juanma Ordozgoiti, Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko areto futbol partidaren berri zuzenean ematen.

Jarraian, emakumezko futboleko bi selekzioen norgehiagoka izango da ikusgai Barakaldotik zuzenean. Jon Elortzak egingo du kontakizuna Larraitz Lukas Realeko jokalari ohia lagun duela. Joseba Urkiolak protagonisten hitzak bilduko ditu.