Itxi

telebista

Hitzarmerna

EiTB Iruñeko Xaloa Telebistarekin lankidetzan

A.E.

EiTB

EiTBren eta Tokikom-en arteko hitzarmenaren barruan kokatzen da euskarazko haur programazioa zabaltzeko asmo hau.

  • Gaurko sinaketaren irudia. Argazkia; EiTB

    Gaurko sinaketaren irudia. Argazkia; EiTB

EiTBk eta Tokikom-ek kultura eta euskara bultzatzea asmo duen lankidetza hitzarmena zabaltzeko eranskina sinatu berri dute. Hartara, itunari esker, Iruñerriko haurrek, euskaraz hainbat marrazki bizidun ikusteko aukera izango dute Xaloa Telebistaren bidez. Sinadura ekitaldian, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak, Urko Aristi Tokikom-en presidenteak eta Joseba Igerabide Xaloa Telebistako zuzendariak hartu dute parte.

Sinatutakoaren arabera, euskarazko hainbat marrazki bizidunen eskubideak utziko dizkio EiTBk Euskarazko Tokiko Komunikabideen Elkartearen kide den Iruñeko Xaloa Telebistari. 'Lazkao Txiki', 'Fernando Amezketarra', 'Alex eta Alexis' eta 'Maroons' dira, besteak beste, aurrerantzean Iruñerrian euskaraz ikusi ahal izango dituztenak. Elkarlan honek bide luzea duela adierazi dute parte hartzaile guztiek euskararen esparrua hedatzeko orduan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista