Itxi

telebista

Zuzenean

Real Madril Gaztela-Barakaldo eta Real Union-Getafe B, gaur, ETB1en

A.A.

EiTB

Bigarren Mailako futbolaz gain, saskibaloiko Errege Kopako finalerdi bat eskainiko du ETBk.

Gaur arratsaldez, Bigarren Mailako futbola izango da ikusgai ETB1en, 'Zilarrezko Futbola' saioaren barruan. 16:00etan ekingo diote Real Madril Gaztela-Barakaldo partidarekin. Jarraian, Real Union eta Getafe B taldeen arteko norgehiagoka izango da ikusgai.

Xabier Anduezak egingo du lehen kontakizuna, eta Naxari Altunak eta Iban Bengoetxeak bigarrena. Ohi denez, Juanan Larrañaga izango da aditua bi emanaldietan.

Bestalde, ETB4 kateak saskibaloiko Errege Kopako finalerdi bat eskainiko du 21:30ean. Asier Aranguren eta Josean Aldalur izango dira esatariak.

eitb.eus-en ere zuzenean jarraitu ahal izango dira hiru emanaldiak.

Amaitzeko, Jon Elortzak gidatzen duen 'Gol Festa' saioak futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 20:55etik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista