telebista
Zinea
'La extraña que hay en ti' thrillerra, gaur, ETB2n
EiTB
2007ko filmak Jodie Foster aktore famatua du protagonista nagusi.
Euskal Telebistako bigarren kateak La extraña que hay en ti filma eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera. 2007ko film honek Jodie Foster aktore bikaina du protagonista.
Erica Bain kazetaria New Yorken bizi da, eta une profesional zein pertsonal bikaina igarotzen ari da. Gau batean, bikotekidearekin kaletik paseatzen ari dela, ezezagun batzuen jipoia jasoko dute. Kolpeen ondorioz, gizona hil egingo da, eta Ericak ezingo du gertatutakoa ahaztu. Gertatutakoa gogoratu eta kale horretara hurbilduko da egunero, erruduna nor den jakitera eramango duen gakoen bila. Polizia bat Ericaren obsesioaz jabetuko da, ordea, eta betiko zigorra ekarriko dion mendekua hartzea ekiditen saiatuko da.
La extraña que hay en ti, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.