Itxi

telebista

Saskibaloia

Laboral Kutxa-Dolomiti Energia Trento, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Arabako Foru Aldundiaren saria jokatuko dute Gasteizko Buesa Arenan gaur arratsaldean.

Saskibaloi emanaldia izango da gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en, 20:30etik aurrera. Laboral Kutxak Buesa Arenan jokatuko duen denboraldiko lehen norgehiagoka izango da ikusgai, Dolomiti Energia Trento talde italiarraren aurkakoa, Arabako Foru Aldundiaren saria jokoan dutela. Errefuxiatu siriarren aldeko partida izango da.

Asier Arangurenek egingo du kontakizuna, Josean Aldalur aditua lagun duela, eta Juan de la Vegak elkarrizketatuko ditu norgehiagokako protagonistak.