Itxi

telebista

Gaur, 11:15ean

Ciudadanoseko Jose Manuel Villegasekin elkarrizketa, 'En Jake' saioan

A.H. | EITB

Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak egun-eguneko gai politikoak azalduko ditu.

Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkariorde nagusia elkarrizketatuko du, zuzenean, 'En Jake' saioan, ETB2n. Horrez gain, Juanito Iturria, Iñaki Anasagasti, Olatz Barriuso eta Jon Iñarritu kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira egun-eguneko gaien inguruan hitz egiteko. Besteak beste, titiriteroak kartzelatik atera izana, Jaume Matasek Noos kasuan egindako adierazpenak, Pedro Sanchezen eta EAJko ordezkarien arteko bilera, eta Rita Barberaren egoera zaila aztertuko dituzte.

'En Jake', astelehenetik ostiralera, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.