telebista
Kirolak
Barakaldo-Portugalete eta pilota Gasteiztik, arratsaldean, EiTBn
A.A. | EiTB
Bibitako Txapelketako eta Promozio Txapelketako partida bana izango dira ikusgai.
Ohi denez, futbol eta pilota emankizunak egingo dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur arratsaldez, zuzenean.
'Zilarrezko Futbola' tartearen barruan, Barakaldo eta Portugalete arteko norgehiagokaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Eritz Hernandezek, 16:00etatik aurrera.
18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Gasteizko Ogueta pilotalekutik. Txapelketako bi partida jokatuko dira: lehenengo Binakako 13. jardunaldiari dagokiona, Bengoetxea VI-Untoria / J. Retegi-Merino II; ondoren, Promozioko 3. jardunaldikoa, Arteaga-Imaz / Elordi-Irusta. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Bestalde, 12:00etan, ETB4n, emakumeen paletari egingo diote tartea, bezperan Azkoitian jokatutako Euskal Herriko Txapelketako finalak eskainiz. Iñigo Aiestaran arduratuko da kontakizunaz.
ntakizunaz.