Itxi

telebista

Zuzenean

Emakume Cup sariko final handia, eguerdian, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Horrez gain, Altsasun jokatuko den Eskuz Binakako Txapelketako partida eskainiko da.

0:13

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, gaur, Larrabetzun jokatuko den Emakume Cup txapelketako final nagusia. Emanaldia 'Oreka' saioaren barruan izango da ikusgai, eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta Sara Gandarak eta Iñigo Aiestaranek egingo dute kontakizuna.

Bi final jokatuko dira: lehendabizi 2. mailakoa, Lutxi Fonseca-Iratxe Ibarra eta Paula Iturbide-Arrate Gaztelu bikoteen artean. Lehen mailakoan, Nerea Sagarnak eta Nagore Bilbaok, Irati Etxebarriaren eta Patri Espinarren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Bi partiden artean, Donostiako Lilatoiaren laburpena eskainiko da.

Eguneko bigarren zuzeneko emankizuna Altsasutik egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bertako jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak, 17:00etatik aurrera. J. Retegi-Martija / Jaunarena-Urruzola partidak zabalduko du jaialdia. Ondoren, txapelketako norgehiagoka jokatuko dute Bengoetxea VI-Untoria eta Ezkurdia-Barriola bikoteek. Amaitzeko, Gorkak eta Tolosak Arteagaren eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek, Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketako elkarteen lehia eskaintzeko. Juanan Legorburu arduratuko da kontakizunaz Jose Luis Garaiar aditua lagun duela.

Bestalde, ETB4n bi kirol emankizun eskainiko dira: 14:00etan, errugbiko Ohorezko Mailako Ampo Ordizia-Bizkaia Gernika partidaren berri emango du Jon Ander Gorospek Aratz Gallastegirekin batera. Hau amaitutakoan, 15:30ean, Asteasun jokatutako Aiztondo txirrindularitza probaren laburpena egingo du Fermin Aramendik.

k.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista