Itxi

telebista

Zuzenean

Arenas-Real Union eta Bilboko pilota jaialdia, arratsaldean, ETBn

A.A. | EiTB

Horrez gain, Olaizola II-Urrutikoetxea / Irujo-Rezusta Binakako Txapelketako finalerdietako neurketa izango da ikusgai 'ETB Kantxa' saioan.

Larunbatero legez, zuzeneko bi kirol emanaldi egingo dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Bigarren Mailako futbolari eskainitako 'Zilarrezko Futbola' tartean, Arenas-Real Union neurketa eskainiko da. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Eritz Hernandezek egingo dute kontakizuna, 16:00etatik aurrera.

'ETB Kantxa' saioa hasiko da 18:00etan, Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Hiru partida jokatuko dira: Berasaluze II-Beroiz / Ezkurdia-Merino II, Bibitako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea / Irujo-Rezusta eta Gorka-Tolosa / Mendizabal-Erostarbe. Esatariak Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira.

Bestalde, ETB4n, 12:40ean, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute, Taugres eta PAOK Salonica arteko 1996ko Eurocup txapelketako finala eskaintzeko. Xabier de la Fuente eta Antton Anasagasti arduratuko dira kontakizunaz.

a kontakizunaz.