telebista
11:45etik aurrera
Ondarroako eta Zumarragako egoerei adi egongo da gaur 'En Jake'
A.A. | EiTB
Xabier Lapitzek aurkeztuta, Amaia Arregi, Iñaki Iriondo, Alberto Surio eta Laura Garrido izango dira solaskide.
Ondarroan etxebizitzetatik irtenarazi dituzten familien nondik norakoak eta Arcelor Mittalek Zumarragako lantegiko ekoizpenaren zati bat etenda bizi duten egoeraren berri emango du 'En Jake' aktualitate saioak, Xabier Lapitzen eskutik.
Bestetik, gaurko debate mahaian honako hauek izango dira iritzia ematen: Amaia Arregi, Iñaki Iriondo, Alberto Surio eta Laura Garrido.
Halaber, aipatutako bi gai nagusi horiez gain, honako beste gai hauek ere landuko dituzte: Rita Barberak Auzitegi Gorenetik jaso dezakeen inputazioa, Arturo Aldecoa (PP) Bizkaiko Batzar Nagusietatik kanporatzea eta Espainiako batasunaz Kongresuko osoko bilkurak eman duena.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n eta online.
nline.