Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Miguel Indurain saria eta Promozioko finala, arratsaldean, EiTBn

A.A. | EiTB

Bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira zuzenean 15:00etatik aurrera.

  • ndurain sariaren aurkezpena

Txirrindularitzak eta pilotak osatuko dute larunbat honetako ETBren kirol eskaintza.

15:00etatik aurrera, Lizarra eta inguruetan jokatuko den Miguel Indurain sariarekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute zuzeneko kontakizuna, lasterketa motoz jarraituko duen Alfontso Arroiok lagunduta.

Txirrindularitza proba amaitutakoan, 17:45ean, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. Bertan jokatuko da Promozio Txapelketako finala Gorka-Tolosa eta Agirre-Larunbe bikoteen artean. Partida nagusiaren aurretik, Berasaluze II-Imaz eta Ezkurdia-Cecilio izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak gidatuko du emanaldia Jokin Errastirekin batera. Elena Azpeitiak elkarrizketak egingo ditu.

Bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira zuzenean 15:00etatik aurrera.