telebista
22:30, ETB2n eta online
Giro txarra eta kanporatua, gaur gauean, 'El Conquis' saioan
A.E.|EiTB
Janari gutxi izango dute, eta, gainera, banatzeko jarri dieten formula ez zaie batere justua irudituko. Ondorioz, lehen liskarrak sortuko dira.
'El Conquistador del Amazonas' saioaren gaurko atalean, bateratze garaiko lehen nominazioak eta duelua ikusiko dugu. Horrez gainera, giroa oso txarra da lehiakideen artean, batik bat, janari eskasiaren ondorioz.
Nominazioetan anaconda taldekoek zer egingo duten ikusteko dago. Taldekide guztiek pertsona bakarrari emango diote botoa edo bakoitzak bere interesari begiratuko dio? Ainara da duelura joango den lehenengoa, eta ikusteko dago nor izango den bigarrena.
Horrez gainera, joko horretan hirugarren lagun bat ere arriskuan egongo da. Lekuk, azken jokoaren irabazleak, erabakiko du nor izango den hirugarren hori.
Bestetik, lehiakideen arteko giroa gaiztotu egin da erabat. Janari gutxi izango dute, eta hori banatzeko ezarri dieten formula ez zaie batere justua irudituko. Egoera isilean onartuko duen bakarra Igor izango da. Anaconda taldekoek, berriz, Patxi Salinas kapitan ohiaren eraginpean daudenez, lehiaketako antolatzaileekin ez hitz egitea erabakiko dute.
Nor izango da garai berri honetako lehen kanporatua? Gaur jakingo dugu, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.
p>