Itxi

telebista

11:45ean ETB2n

Sol Sanchez IUko diputatua, gaur, 'En Jake' saioan

A.E.|EiTB

Iñaki Gonzalezek, Teresa Todak, Juantxo Iturriak eta Josean Izarrak ere parte hartuko dute debatean.

ETB2ko 'En Jake' saioan Sol Sanchez IUko diputatuari egingo dio elkarrizketa Xabier Lapitzek gaur goizean. Horrez gain, Podemoseko ordezkariengana ere joko dute, Ciudadanosekin eta PSOErekin izandako bileraren inguruko iritzia eman dezaten.

'En Jake' saioak, halaber, abian den errenta aitorpenaren kanpainaz hitz egingo du, eta baita onartu berri den Adikzioen Legeaz. Tertulia mahaian Iñaki Gonzalez, Teresa Toda, Juantxo Iturria eta Josean Izarra eseriko dira.

Ostiralero legez, Jon Urresti soziologoaren bisita izango dute. Jendeak aktualitate politikoaren inguruan, Euskadin hauteskundeak aurreratzeko aukeraz eta Madrilgo egoera zer iritzi duen azalduko du.

'En Jake' gaur izango da ikusgai, 11:45ean, ETB2n.

strong>n.